XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
HERRIOGASUN ETA DIRUBIDEETARAKO ETA HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETARAKO SAILAKUztailaren 12ko 179/1988 DEKRETUA, 1988/89 ikasturterako unibertsitate-tasak arautuz.
Unibertsitatea Eraberritzeko Abuztuaren 25eko 11/1983 Legeko Organikoko 54 artikuluak zera dio titulo ofizialak lortzeko diren ikasketei dagozkienetan: tasa ofizialak, kasuan kasuko Autonomia Elkarteak finkatuko dituela, Unibertsitate Kontseiluak ezarritako muga-barruan.
Titulu ez-ofizialetarako ikasketen kasuan, Unibertsitateko Gizarte-Kontseiluak egingo du finkapen-lan hori.
Unibertsitate Kontseiluaren Koordinazio eta Plangintza Batzordeak, 1988.eko maiatzaren 20an egindako Batzarrean, eta lehen aipaturiko Legeak eta Apirilaren 2ko 552/85 Errege Dekretuaren 13-2 g) artikuluak diotena betez, titulu ofizialak lortzeko ikasketetarako tasa akademikoen eta gainerako eskubideen mugak finkatu ditu 1988/89 ikasturterako.
Horiek horrela, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailburuaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzak 1988.eko uztailaren 12an egindako batzarrean aztertu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:Gainerako tasak, ezarritako zenbateko betean ordaindu beharko dira.
2.- Estatuaren Ikastegietan egindako ikasketak konbalidatzeagatik, ez da ordaindu tasarik.
Eta honela, kurtso-hasieran kopuru osoa ordaindu dezakete edo bi zati berdinetan banatu; azken kasu honetan, lehen zatia, matrikula egiterakoan ordaindu beharko da eta, bestea, abenduaren lehen hamabostaldian.
Zati bi hauetariko edozein ordaintzen ez bada, matrikula indargabeturik geldituko da beste gabe eta dirua birreskuratzeko inolako eskubiderik gabe gelditzea ekarriko du.
Azterketarako eta matrikulaketaren gai izan diren asignaturen ebaluaketarako eskubidea, ikasketa-planei darizkien inkonpatibilitate akademikoen pean geldituko da.
Ondorio hauetarako, Unibertsitateak, Gobernu Batzordeak finkaturiko prozeduraz, inkonpatibilitate akademikoekiko errejimena ezarri ahal izango du, aldez aurretik inkonpatibilitate horiek finkatu gabe egotea gerta dadineko ikasketa-planentzako.
Artikulu honetan ezartzen den matrikula-eskubidea erabiltzeak ez du ekarriko, Ikastegi bakoitzak, bere ikasketa planen beharren arabera, izan dezan klase-ordutegi orokorren errejimena aldatu beharrik.
Halaz ere, ikasketei hasera ematen dieten ikasleek, lehenengo kurtsoko asignatura guztiak hartu beharko dituzte.
Azken kasu honetan, bi eratako asignatura-mota bakarrik hartuko dira kontutan: kurtso osorakoak eta lau hilabeterakoak.
Unibertsitateari dagokio zein asignatura diren kurtso osorakoak eta zein lauhilabeterakoak bereiztea, Ikasketa Planean finkaturiko irakastorduen arabera.
Lau hilabeterako asignaturei aplikatuko zaien tasaren zenbatekoa, Dekretu honetako eraskinaren lehenengo tarifan urte osorako asignaturei ezartzen zaien tarifaren erdia izango da.
2) Edozein kasutan ere, ikasleari, kurtso bereko zenbait asignaturatan matrikulatzean, ezin kobratuko zaio kurtso osoari dagokion matrikula-kostua baino gehiago.
3) Ohorezko matrikula bati edo gehiagori dagozkion bonifikazioak, matrikularen kostu osoa kalkulatu ondoren finkatuko dira.
2. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren bekadun izan eta Unibertsitatean ikasketak egiten ari diren ikasleek ordaindu beharreko tasak, Sail horrek ordainduko dizkio Unibertsitateari.
2. Gizarte Kontseilua osatu bitartean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onartuko ditu tasa horiek, Euskal Herriko Unibertsitatearen proposamenez.
AZKEN XEDAPENA Dekretu hau, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egun berean, jarriko da indarrean.Gasteiz, 1988.eko uztailak 12. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.
Herriogasun eta Dirubideetarako-Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburua, JOSE RAMON RECALDE DIEZ.
ERASKINA TARIFAK1. Fakultateetan eta Goreneko Mailako Eskola Teknikoetan egiten diren ikasketak, edozein ziklotan (Unibertsitate Eskoletako tituluak dituztenak, Fakultate eta Goreneko Mailako Eskola Teknikoetan sartzeko egokitzapen-kurtsoak barne), Unibertsitate Eskoletako ikasketak.
1.1. Honako titulo hauek lortzeko ikasketak: Medikuntza, Odontologia, Farmazia, Zientziak, Informatika, Artederretako Lizentziaturak; Arkitektu, Injineru eta Injinerutza Teknikoa; eta Enfermeritzako Diploma.
a) Kurtso osoa... 54.600 pezeta / b) Kurtso osorako asignatura... 14.200 / c) Kredituka egituratutako ikasketa-planak: Kreditu bakoitzeko... 600 / d) Doktoradutza-programa, Kreditu bakoitzeko... 3.850.
1.2. Gainerako unibertsitate-ikasketak: a) Kurtso osoa... 38.600 / b) Kurtso osorako asignatura... 9.900 / c) Kredituka egituratutako ikasketa-planak: Kreditu bakoitzeko... 425 / d) Doktoradutza-programa, Kreditu bakoitzeko... 2.750.